XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure irabaziak eman al dizkiezu zure gurasoai?.

Agindutakoan eta agindutako eran lan egin al dezu?.

Senideak alkarrekin asarre aundirik izan al dezute?.

Alkarren gaiztakeriak gurasoai estali al dizkiezute?.

Nagusi eta Agintari bazera: Lege zuzenak bete eta bete eragin al dituzu?.

Oker edo gaiztoai dagozkien zigorkadak eman al dizkiezu? Beartsuai lagundu? Birau zaleak ixilduerazi, lapurreta, loikeri ta beste gañeretako oker bideak etxetik edo erritik aldendu al dituzu?.

Gogorrak edo astunak dira gai auetan nagusi eta agintarien egin bearrak.

Mirabe eta menpekoak: Ardura gabea izan al zera etxeko lanetan? Lanik egin gabe egon al zera?.